XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beti gertatu ohi omen den bezala, erbesteratuek literatura ugari sortu zuten, sail berezi bat osatzen duelarik, eta bai kanta ezagunak nola Lo Castel de Vilambard, non kontatzen zaigun nola Anne de Lur-ek herioa maiteago izan zuen etsaien eskuetan erori baino lehen, bai dragoi misiolarien kontrako bertso asko idatzi zituzten, nola Bost-ek biltzen dituenak: .

Alegia, hiltzea, lapurtzea eta urkatzea zirela dragoien dotrinaren hiru pundu nagusiak.

Artzai protestanteen kasuan bezala, mediku eta botikariei ere beren ofizioak eragozten eta debekatzen zitzaizkien, denei katolikotasunaren txartela eskatuz, Bordeleko parlamenduaren agindua betez.

Halere, hainbat eta hainbat bide eta bitarteko ezarri arren, ez dirudi Eguzki Erregeak nahi zuen bezain azkar lortu zuenik protestanteen erlijio aldaketa, ezen abokata gehienak ere hugenotak izanak zirelarik eta bere eskuetan zeudelarik ofizioen gorabeherak eta paperak, hauek ahalik eta gehienik atzeratzen eta luzatzen saiatzen ziren.

Baina esan dugun bezala, errebokazioaren ondoren gauzak oraindik gehiago gogortu ziren Baiona aldean bertan, Ducéré-k berak esaten digunez.

Hala, Romatet abokataren familia konbertitu zen, kasu gehienetan konbertituak atzerritarrak eta ez baionesak izan arren.

Ikusten dugunez, bada, ez ziren oro konbertitzen, eta Soulice-k argitaratutako Pabeko Parlamenduko paperek diotenez, hor ikusten ditugu mugan ihesi Espainia aldera eta gartzeleratuak preso harrapatu ondoren, Ferran, Barrere, Nay, Jean de Lacassis eta muga pasatzen laguntzen zituena, Jean Gourie, denak epaituak 1686-1687. urteetan.